2010-03-25


TXOKOLATEZKO GIZONA

Bazen behin sukaldari asmatzaile bat, sukaldean zegoela txokolatearekin eta plutonioarekin esperimentatzen. Txokolatea plutonioarekin nahasten ari zela, esperimentua gaizki atera zitzaion eta nahi gabe txokolatezko gizon bat sortu zuen.



Txokolatezko gizona argala zen, haizea eramateko modukoa, eta baita ere oso lagun ona. Orduan sukaldaria ikusi zuen eta hau galdetu zuen:

-Barkatu, nor zara zu?

-Ni...Zera...Zure aita naizela esan daiteke-erantzun zion sukaldariak, 2 aldiz pentsatu eta gero.



-Eta...Nondik atera naiz? Nola egin naiz?-galdetu zuen txokolatezko gizona, plutonio eta txokolate kaxak begiratuz.

-Zu tuntuna zara edo zer? Zer uzte duzu kaka egin dudala, bizitza hartu duela eta zu zarela edo zer?!

Hor bukatu zen elkarrizketa hori, txokolatezko gizona kalera joan zen eta Txoko deituko zela erabaki zuen. Hiri batean bizi zen, hiri hori oso handia zen, jende askorekin eta etxe askorekin, baina Txoko kalean bizi zen, premia gorrian, oso pobrea zelako.

2 aste eta gero, beroa egiten hasi zen, beron asko eta Txoko ikusi eta sentitu zuen urtzen hari zela. Pentsatzen eta pentsatzen hasi zen eta azkenean erabaki zuen Iparralderantz joango zela.

Bidaia hasi baino lehen, ikusi zuen, janaria ez zuela beharko, bere gorputza jaten zuelako eta ondoren berriro ateratzen zitzaion. Bidaia hasi zuen eta pentsatu zuen "Txapela buruan eta ibili munduan", iparralderantz ibiltzen hasi zen.

2 egun eta gero, oso nekatuta iritzi zen beste hiri batera. Momentuan konturatu zen hiri horretan fresko egoten zela eta han bizitzera geratu zen. Oso alaia eta positiboa ikusi zuen bere etorkizuna hiri horretan.

Hiri freskoan aste bat pasa ondoren oso alai zegoen Txoko, etxe utz bat aurkitu zuelako. Etxe horretan bizi zen eta ez zen ezertarako ateratzen oso lotsatia zelako, baina baita ere beldurtia, beti kaka praketan ibiltzen zen. Etxe abandonatua, oso zaharra zen, sagu batzuk zeuden eta egurra herdoilduta zegoen. Ikusten zen etxe hori familia aberats batena izan zela, diruz gainezka dauden familia batena.

Egun batean, Txokok bere beldurrak ahaztu eta kalera irten zen eta kaleetatik ibiltzen hasi zen. Jendea, txokolatezko gizona ikustean, bere hatzetik korrika hasi zen. Txoko ez zekien, baina, hiri horretako jendea, oso gozozalea zen eta gozo guztien artean txokolatea zen haien gustukoena. Katua eta sagua bezala korrika zenbiltzatela Txokok esan zuen:

-Zer nahi duzue?

-Zu jan, txokolatezkoa zarelako.

-Baina...ni...Kakazkoa naiz eta ez txokolatezkoa-gezurtu zien Txokok.

-Buaj! Ze nazkagarria!-esan zuen jendea beren etxeetara joanez.

Txoko bere etxera heldu zen korrika eta pentsatu zuen "buf ze zortea izan dudana". Ez zekien hirian usain gozoagatik Txoko txokolatezkoa zela jakin zutela. Txoko, etxe horretan kolpe zorririk ez zuenez jotzen, alferra bihurtzen hasi zen.

Txoko, hiriko biztanleei tratu bat proposatuko ziela erabaki zuen: Bera, bere txokolatearekin txokolatadak egingo zizkiela ostiral guztietan, biztanleek, horren ordez, Txoko ez zuten jango.

Biztanleei esan eta haiek tratua onartu zuten, pentsatzen zutelako Txokoren txokolatea oso ona egongo zela.

Eta ordutik aurrera Txoko oso ondo bizitzen hasi zen hiri horretako biztanleekin, txokolatadak egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario