2013-09-16

NAFARROA OINEZ 2013 Tuteran. Kilometroak Tolosan

Tuterako ARGIA Ikastolak eta Tolosako Laskorainek antolatuak. oinez eta kilometroak eta jarraian bideoak: hemen web orria.

2013-01-12

HI HAIZ HI PIRATA

Pirata, bederatzi urteko ume bat da, helduek sortzen dizkioten egoera nahasiei baikortasunez aurre egiten diena.

Gelara iritsi bezain laster "Diptongok"(irakasleak) aditz bat ehun aldiz kopiatzeko eta lan bat egiteko esaten dio.
Hurrengo egunean arazo horri aurre egiten dio.

Azkenean bi lagun berri egiten ditu, nolakoak izango dira?
 
 
IRITZIA:

Alde batetik lagunekiko eta familiarekiko duen harremana asko gustatu zaizkit, eta bestetik irudimen handiko mutikoak agertzen dira.
Ez hori bakarrik, helduek eta neskek eragiten dizkioten arazoak ongi eta era bitxiaz konpontzen ditu, hala ere ez zait bukaera gustatu.
Laburbilduz, liburu hau asko gustatu zait.


 HEZURREZKO GIZONA

Bazen behin 97 urteko bi aiton zahar, beti elkarrekin zeuden.
Bi urte pasa ondoren Antton gaixoak hil egin zen istripu batean.
Bere lagun zaharrak egunero joaten zen hilerri ilunera, lore usaintsuak ematera, lorategi bat zirudien bere hilerriak.
Gau batean hilerria ilun ilun zegoen dena, zuhaitzen adarrak harrapatuko zituela zirudien lurra lokatzez beteta zegoen eta bat batean hilerrian zegoen hilobi bat irekita ikusi zuen.
Etxera joan eta Antton zen hilerrian irekita zegoena, dena hezurretan zegoen orduan bere lagunaren etxera joan zen agurtzera.
- Din don. Ukitu egin zuen txirrina.
- Nor da?
- Antton naiz.
- Antton hilda dago. Nor zera?
- Antton naizela.
Orduan atea ireki eta zekulako sustoa hartu zuen .Norbaitek hilko balu bezala korrika joan zen. Antton kalera atera zen eta pila bat jende ikusi zituen eta topo egiten zuen bakoitzarekin, korrika ateratzen zen. Konturatu egin zen jendea beldurtzen zuela, orduan berriz ateratako lekura joan zen.
Mutil batzuk hilerrian zeuden eta beldur handia zuten, momentu horretan konturatu zen ez zeukala beldurrik.
Ondoren larruzko azal bat erostera joan zen.
Etxean zatiak josten eta mozten zituen bitartean, soina batzuk entzun zituen. Larrua jantzi eta kanpora atera zen.
Lagun pilo bat egin zituen eta osos pozik bizi zen.
Bidai bat egin zuen Norbegiara eta han zientifiko txoro batek aurkitu zuen. Zientzilariak txakur itsusi bat atera zuen, beltz beltza gaua bezala. Usaintzen hasi zen eta berehala aurkitu zuen larru nazkagarriaren usain latza.
Gure Antton zakurra ikusi bezain laster korrika hasi zen hilerrirantz hezur zakar baten bila baina ez zuen aurkitu ezta bat. Gure gizontxo gaixoak eskutatu zen eta txakur nazkagarriak usaina galdu zuen, hezur pila bat zeudelako lur barrutik.
Ondoren hilerri erdian zegoen kotxe oxidatu bat ikusi zuen,kotxe barruan sartu baina ez zuen giltzarik.
Ideia bat bururatu zitzaion.
Bere gorputzetik saihets bat kendu eta giltzaren tokian jarri zuen. Kotxe zakarra martxan jarri eta hilerritik kanpora habiatu egin zen museorantz.
Museora sartzera zihoala euria egiten zuen dutxa handi batean bezala. Larru nazkagarria apurtu egin zitzaion eta babestuta zegoela zirudien aterpe handi horren azpian.
Hor hiru ordu eman zituen txakurrak etorri harte noski,barrura sartu eta gizonaren “mitologi” toki txikia aurkitu zuen orduan hor geldi geldi gelditu zen txakurrak. Usaintzen zegoenean polizia potolo bat etorri eta txakurra txakurtegira eraman zuen.
Hezurrezko gizona oso pozik bizi zen txakurrarik gabe baina lan gabe ze egingo ote zuen...
Jende guztiak bera mirazten zuten eta eskolara joaten zen lagunekin.
Egun batean lagunekin futbolera jolasten zegoela anka bat apurtu zuen eta pzle bat zirudien, hainbeste zatitan puskatu egin zuenez.
Lagun guztiak ospitalera eraman zuten kezkatuta, ikastola utzita.
Medikuak hezur barri bat jarri zion, berak oso pozik zegoen lagun guztiekin, eta betiko gizonen artean ondo ibili zen.
GOSE JOKOAK


LABURPENA:
Katniss, hamaika urteko neskato bat zen, 12 barrutian bere aita hil zenean lan istripu batean.Handik aurrera, gaztetxoa bere familia jateko, basora joaten da, ehizatzera Galerekin, bere lagun mina. Egun nazkagarri batean, 16 urte zituela, uzta-bilketan, Primen izena ateratzen da, bere arrebarena. Katniss, bere burua tributu bezala azaltzen du, Prim, ez joateko Gose Jokoetara. Gure neskatoa, badaki ia hori seguru dela, hilko diotela. Beste 23 mutil-neskekin esparru batera sartuko da, haien artean hiltzeko, bakarrik, horrela bat bizirik geratzeko. Horietako bat izango da bere gezurrezko mutil laguna, dena Kapitolioa aginduta.
Zer egingo du Kapitolioka Jokoetatik ateratzeko?
Bere gezurrezko mutila maite egingo du?
12 barrutira bueltatuko da?
Gale lagun bat baino gehiago izateari iritsiko du’
Eta bizirik aterako da...
IRITZIA:
Alde batetik protagonista era bikainean adierazita dago, bestetik protagonistaren ekintza gehienak oso ongi azalduta daude, gainera bere historia familiarra oso hunkigarria da, ere amaiera oso originala izateaz aparte errebelazio signo bat bezala izaten da, hala ere abentura zaleentzat amoreko historia ez da apropiatuta.
Ondorioz, aipatu dudan gauza guztiak batzen liburu interesgarri eta dibertigarri bat sortzen du, laburbilduz espezialki 12tik 15 urtera aholkatzen dut, eta irakurtzeko animatzen den guztia.

Liburua                                             Egilea
ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK

Azpeitian zeuden Idoia, Pottolo, Felix eta Kiki taldea elkartzen zen etxean ea zein misterio argituko zuten pentsatzen.

Orduan aurreko etxe abandonatuan pertxona bat sartzen ikusi zuten eta denbora bat pasatu hondoren, tximiniatik kea ateratzen zela konturatu egin ziren neska mutikoak.

Gizona korrika joan zen eta eskubeltzekoek jarraitzea pentxatu zuten. Arrapatuko ahal dute?
Zertarako sartuko ote zen etxe barruan?

Orain iritzia.

Liburu onen gauza on bat lagunen harremana da, baina hasieran pixka bat kostatzen du ulertzea baina gero erraz irakurri egiten da liburu hau. Hala ere lenengo partean ez diete sinisten eta gero eta gutxiago gustatzen joaten zaizu. Nik liburu hau 10 urtetik 13 urteetara gomendatzen dut.

Ander Remirez

2013-01-11


NUR ETA HAIZE ARROSA


Nur eta haize arrosaren egilea Toti Martinez de Lezea da eta Toti nurren kolekzio guztia idatzi du bederatzi liburuz osatutakoa, Argitaletxea erein da.
Nur bilduma bat du bederatzi liburukoa eta liburu guztiak oso politak dira baita zailak ulertzeko.
Nur eta haize arrosaren liburua ehun eta berrogeita hamabost orri ditu.
Nur eta haize arrosaren gaia da, Nurren urtebetetzea dela aititik nurri etxe txiki bat oparitu dio ohianean, sartzerakoan mugagabeko lurretan ateratzen da eta hango gnomo bat aurkitzen du, bere lagunekin eta berriro etxetxera doazte bazkaltzeko.
Nire iritziz liburu hau oso polita bain lehenengo partea ez da oso argi gelditzen. Liburua hau oso erraz irakurtzen da bederatzi hamahiru urteetara ahalkatzen dut.
Liburu hau nire etxean dut eta eskatzen badidazue nik oso gustora utziko dizuet.

            
DAVID OTEIZA VIDARTE .D.B.H 1.B
                                                                                                                                   
                                                       

Bat Pat eta estoldetako munstroa

         

                    

          BAT PAT ETA ESTOLDETAKO   
                     MUNSTROA

LABURPEN TENTATZAILEA
Bat pat, Rebecca, Leo eta Martinen abenturak kontatzen duen istorio bat da.
Igande arratsalde zoragarri eta lasai batean, Fogvilleko biztanleak Castle parkeko zelaian zeuden piknika egiten zuten bitartean.
Bapatean, Castle parkeko ibaia, hori kolorekoa bihurtu eta babarrun lapiko baten moduan irakiten hasi zen, orduan, Silver anai-arrebak eta Bat harriturik etxera joan ziren, baina, ibaiari buruz zerbait jakin nahi izan zuten.
Saguzarra eta umeak inbestigatzen hasi ziren...
Zer gertatu izan zaio Fogvilleko ibaiari? Zer motatako munstroa izango da? Nola hasiko dira pistak aurkitzen?  
IRITZIA
Liburu onetatik anai-arreben harremanak gustatu zaizkit, alde batetik, Bat pat-ekin, eta bestetik, Leo, Rebecca eta Martinekin, baina, egun osoan lakuari buruz hitz egiten ari dira eta horren inguruan abenturak gertatzen, haien bizitzaren gauzei buruz hitz egiten bazuten hobeto egongo zen, ala ere, oso irakurterraza da, gainera istorio oso polita da.
Laburbilduz, abentura, misterioz eta barrez beteta dago, beraz, bederatzi eta hamabi urtetako haurrei aholkatuko nieke liburu hau.         

gose jokoak


GOSE JOKOAK

Ba zen bien katnis izenneko nexkatxa bat.Bere amarekin bizitzen zuen 12 barrutian.12 barruti zeuden gose jokoak egiteko. Joku hauek urtero 24 gazte behartzen dituzte parte hartzera.2 pertzon barruti bakoitzatik.Urte honetan katnisi tokatu zaio eta ere bere lagunari peeta.

Kapitoliora eraman dituzte eta han prestatu jokoetan parte hartzeko bi lagunek bere koordinatzailearekin prestatu dira.2 asteetara jokoak hasi dira.Ordua da,ezin da atzera egin ondarrera atera behar dira eta borrokari ekin beharko dute bizirik irauteko.
Zer gertatuko zaio? Irabaziko du jokoen ospea?

Iritzi testua
Asko guztatu zait liburu hau alde batetik nobela bat da eta bestetik abentura eta aziozko liburua da.Ez hori bakarrik lekuak eta pertzonaiak oso ondo zainduta daude eta gainera fiksiosko liburu bat da.

Ez zait asko gustatu pertzonaiak geihegi  hitzegiten deutenean baina hala ere tokiak ondo deskribatu dituzte .Ere aziozko liburu bat izateko borrokak ez dira ondo zaindu.

Laburbilduz nik liburu hau gomendatzen dut aziozko liburuak guztatzen zaien jendeari.

NUR ETA IRLANDAR             GNOMOA

Egun batean amonaren eta aitonaren etxean gnomo bat  agertu zen irlandarra zen  kapela berdea eta guztiz berdea zegoelako, nurrek oso pozik  jarri zen .
bere aitona finnen etxean (zakarrontzitik) arratoi bat dagoela esan du eta zepo bat jarri du.
nurren lagunak 5 dira oso jatorrak gainera : laura, ainara, Peio, unai eta noelia.  bere lagunak eta berak finnekin (irlandar gnomoarekin) jolasten hari dira.
gnomoaren urtebetetzean festa bat egin zioten eta hurrengo egunean irlara joan zen.
ondo iritsiko da bere herrira? beste egun batean bueltatuko da?

   

IRITZIA:
Alde batetik lagunekin egotea gustatzen zaio, bestetik harreman familiarrak izan behar dira. hala ere beti zoriontsu izatea gustatzen zait eta  gainera irakurterraza da. hasiera arraroa da eta ere bukaera polita.

laburbilduz oso ipuin polita da, ondorioz ipuin hau 10 urteko neskatoei gomendatzen dut , beraz oso dibertigarria delako, ez hori bakarrik abenturak kontatzen dituelako gnomo batez, ere esaten digu nolako garrantzia duen adiskidetasuna.


NUR eta haize-arrosa

Nur, Txinan bizi da baina noizean behin Larrabetzura joan ohi da bere gurasoekin.
Neska onen urtebetetzea denez ahien oihanean etxetxo bat egin diote. Nur lagun asko ditu beraz bere lagunak bere etxolara gonbidatu ditu.
Ipar-burura joaten dira, eta abentura asko egiten dituzte. Haien gurasoekin bueltatuko dira?


IRITZIA:
Nurren liburuko gauza asko gustatu zaizkit.
Alde batetik Txinatik Larrabetzura bueltatzen direnean egiten dioten oparia gustatu zait.
Bestetik lagunekin dituen harremanak.
Ere iparburura joaten direnean egiten dituzten abenturak.
Eta gainera irakurterraza da.

Hala ere gustatu ez zaizkidan gauza batzuk egon dira.
Alde batetik irudi batzuk pixka bat itsusiak direla.
Eta ez hori bakarrik gauza batzuk ez ditudala ondo ulertu (iparburura trineo batekin joaten dira eta itsasontzi bat dela egiten dute eta gero hegazkin bat dela, nola?)

Laburbilduz liburu hau oso dibertigarria da baina ere bere ondorio txar gutxi batzuk baditu, liburu hau 10-13 urteko pertsonentzat dela
esango nuke.

txokolate gizona

Ba zen behin zientzialari bat,ez zen oso famatua ezta aberatsa baina bizitzeko ematen zion.Egun batean zientzialaria Galapago irletara joan zen.Bakartia zen,ez zuen lagunik eta burutik bukatu zuen.
Egun batean bere esperimentuetan zebilela akats bat egin zuen.Orduan bere txokolate bokata erori etasubstantzia berria ukitu zuen.Barruko txokolatea handitu zen bokatatik atera egin zen.
Zientzialariak harriz gelditu zen.Orduan txokolateak ezan zuen...
-Zer gertatu zait?-esan zuen txokolateak... jan behar zenida eta begira zer egin didazun!
Txokolate gizona altua zen ez zuen ilerik eta bere gorputza munduko azukre guztia baino gozoagoa zen.Esku finak eta hanka bigunak zituen.

-Harrigarria-ezan zuen sientzialariak-Bizia sortu dut!-
Zientzialariak, kaiola huts batean sartu zuen eta eskaner arraroak egiten hasi zen.
-Zer egiten ari didazu?
-Ja ja ja zu izango zara nire Nobel saria, gero salduko zaitut eta enperadorea baino aberatsagoa bihurtuko nahiz.
Orduan gaua zenean eta dena ilunpean zegoenean forma aldatu eta kaiolatik atera zen. Hurrengo egunean txokolate gizonak tximu kiratzdunzez inguratua aurkitu zen.Gizona altxatu eta ezan zuen...
-Oihanean nago eta tximuek forma aldatu didate...banana formaaaa!!!!!!!!!!!.

Belardi berde batean zegoen.Oso toki lasaia eta argitsua baina batezere basatia.
Baina gustura zegoen.Lurreko ihintz hotza  gorputz osoa inguratzen zion eta lurra ohe bat baino bigunago zegoen.Baino tximuek polizia baino petralago begiratzen zioten.
-ai ama ,jan nahi didate! Haizea baino azkarrago forma aldatu eta korrikan hazi zen oihan barruan. Baino tximuek ez ziren atean gelditzen eta kokoak eta harriak jaurtiz jarraitu zioten. Kostaldean itsasontzi txiki bat zegoen eta ezan zuen...
hau da nirea. itzasontia hartu eta joan egin zen.

Bartzelonan agertu zen. Jende asko zegoen.Denek begiratzen zioten harriturik.
-Zer da hori? esan zuen batek.
Txakurrek zaunka egiten zioten, orduan beste bat esan zuen...
-Arraro bat izango da. Bat-batean  gizon potolo bat begiratzen geratu zitzaion esanez …
-O bai!!!
Batere lotsatu gabe hozkada ikaragarri bat eman zion txokolate gizonak inoiz baino gehiago korrika egin zuen eta gozotegi batean ezkutatu zen tarta bezala.
-Non zaude!!!!!!!!!!!!ezingo duzu beti ihes egin!!!!!!!
dendako guztiek gaizki begiratu eta joan egin zen buruz bera lotxaturik.
Toki hori zerua baino ederragoa zen.Den dena tarta gozoz betea , pasta tentagarriaz eta meriendaz.Baino batez ere hango alaitasuna.txokolate gizonak erabaki egin zuen toki eder hor bere bizitoki berria izango zela


kittano
Kittano txikia zenean ketruxaren kotzean utzi zuten,bapatean katua mauka hasi zen eta ketruxa begiratzera joan zen an zegoen ume ba ketruxa deitu zuena kittano.Ama hil zenean arazoak etorri ziren.
Dilurariok amaren jefea etxearen dirura eskatzera etorri zen.
Bere etxea eraiki zuen mendian, baita kartzelan sartu ziote eta hor bere aita zegoen.Aitak dena esplikatu zion eta kittano aitari barkatu zion.
Mieliño eta Kintxo bere lagunak ongi apañatu ziren.Mieliño tailer bat eraiki zuen eta kintxo emakume bat ezagutu zuen eta familia bat izan zuen.


JARA BARTZELONAN




Jara Euskal Herriko herrixka bateko neska bat da eta bere aita eta amarekin Bartzelonara bizitzera joan da Urko bere maitea eta Ihintza bere lagun mina herrian utzita.
Bartzelonan lagun asko egingo ditu, Laia, Iban, Oriol... Iban eta  Oriol gustatzen zaizkio. Azkenean Iban ez du maite baina beste mutilarekin egoteko gezurrak esango ditu.
Baita ere lana aurkituko du. Beste batean herriko lagunak joango dira hirira.
NOR AUKERATUKO KU JARAK ? ORIOL EDO URKO AUKERATUKO DU? AITAK ETA AMAK ARRAPATUKO DITUZTE GEZURRAK? GURASOEK LAN EGITEN UTZIKO DIOTE?



Alde batetik Jara Bartzelonako bizimodura nola moldatzen den gustatu zait bestetik guztiz aldatzen du neskak. Ez hori bakarrik herrikok lagunekin harremana idatzita ezinogea dago gainera irakur erraza da .
Baina Jarak ama nola tratatzen duen ez zait gustatu.

Beraz mutil baten eta neska baten harremana gustatzen zaien pertxonentzat da liburu hau.

BAT PAT ETA ESTOLDENTAKO MUNSTROA

Bazen behin Bat Pat izeneko saguzar bat, Bat Pat Silver familiarekin bizi zen: Martin, Leo, Rebecca, Silver andrea eta Silver gizona. Igande arratsalde batean Silver familia Castle parkean zeuden. Frisbee batekin jolasten. Bat-batean frisbeea parkeko laku batera erori zen, haur guztiak lakuari begira zeudenean lakua burbuilak ateratzen hasi zen. Jende guztia parketik joan zen. Pertsona batzuk etorri ziren. Zer gertatuko da lakuarekin? Garbituko da? Arrainak non daude? Hil egin dira?

Alde batetik historia gustatu zait abentura asko gertatzen dira. Bestetik familiarekin harreman oso onak dira beraien artean lagunduz. Baita ere ikasten dugu ura ez dela zikindu behar oso garrantzitsua da. Baina egun guztietan estoldetan daude eta hori ez zait gustatu.
Beraz oso erraza da irakurtzeko abenturaren gatik. Beste aldetik jende guztiontzat balio du.