2010-03-28

Hondarrezko emakumea

Bazen behin, herri batean bizi zen hondarrezko emakumea. Herriaren erdialdean, enparantza handi bat zegoen. Eliza bakar bat baina oso polita zena. Herriko gehieneko partea, etxeak eta belardiak ziren. Baina batez ere, herria benetan polita egiten zuena hondartza zen. Emakumea, oso fina eta txikia zen, aireak eramateko modukoa. Ile marroia zuen eta begi oso handiak. Bera, oso alaia zen eta beti humore onez zegoen. Zientifiko ospetsu batek, herrira etorri eta hondartzan esperimentu bat egin zuen eta esperimentua gaizki aterata, hondartzako hondar guztiei bizitza eman zien.

Lanetik atera ondoren, bere lagunekin ateratzen zen. Bere lana, hondartzean egiten zuen beste hondar batzuekin. Besterik gabe, jendeari bere gainetik pasatzen utzi eta umetxoei gazteluak egiten uzten zizkien. Lagunekin ateratzean, herriko iskin guztietatik mugitzen ziren. Behin, lagun - taldearen nagusiak, lapurketetan ibili zela esan zuen. Besteak, bera bezain nagusiak izan nahian, lapurtzera abiatu ziren. Hondarrezko emakumeak ere hara joan zen eta oso fina izanda, gauza asko hartu zituen. gauza asko hartu zituen inolako beldurrik gabe, baina hara joateko momentuan, dendako alarma jo eta poliziak harrapatu zuen.

Kartzelara eraman zuten. Berari zerbait galdetzen ziotenean, beti gauza bera esaten zuen:
- Nire lagunak hemendik aterako naute.
- Bueno ba, gero ikusiko da.
Eta horrela denbora pasa zen. 2 Hilabeteko zigorra zeukan eta bi hilabete horiek pasata kartzelatik atera zen inolako laguntzarekin.

Asko haserretu zen haiekin eta hori, gauza onuragarriak ekarri zitzaizkion. Bere lagunak egroz eta lapurketa gehiago egiten zituzten. Berak, berriz, lanean zentratuta eta beraiekin atera gabe pasatzen zituen egunak. Umetxoekin ere ondo pasatzen zuen jolasten.

Bere lagunek, denda oso garesti batera joan ziren lapurketak egitera. Gauzarik garestienak hartu zituzten eta batere konturik gabe, konfiantza osoz. Halako batean, nagusienak dendatik atera eta atzera begiratu zuen. Atzera begiratu zuenean, hara bere sorpresa:

- Utzi gauzak lurrean eta besoak gora. - Esan zuen poliziak ahots sendo batekin.
- Zer egingo diguzue?
- Momentuz kartzelera joango zarete, gero erabakiko dugu zenbatekoa izango den zuen zigorra.

Eta hala izan zen. kartzelara eraman zituzten. Baina hondarrezko emakumea horretaz konturatu zenean, 24 orduz aritu zen lanean eta bere soldata hirukoitzean, bere lagunen fiantza ordaindu zuen. Kalean denak zeudenean, lagunak oso eskertuak emakumearengan, nagusiaz aldatu eta bera jarri zuten nagusi bezala. Gustiok zin egin zuten ez zirela beste halako arazo batean sartuko.

Azkenean, lasai - lasai, bizi izan ziren herri polit hartan. Halabazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.

2010-03-25


TXOKOLATEZKO GIZONA

Bazen behin sukaldari asmatzaile bat, sukaldean zegoela txokolatearekin eta plutonioarekin esperimentatzen. Txokolatea plutonioarekin nahasten ari zela, esperimentua gaizki atera zitzaion eta nahi gabe txokolatezko gizon bat sortu zuen.



Txokolatezko gizona argala zen, haizea eramateko modukoa, eta baita ere oso lagun ona. Orduan sukaldaria ikusi zuen eta hau galdetu zuen:

-Barkatu, nor zara zu?

-Ni...Zera...Zure aita naizela esan daiteke-erantzun zion sukaldariak, 2 aldiz pentsatu eta gero.



-Eta...Nondik atera naiz? Nola egin naiz?-galdetu zuen txokolatezko gizona, plutonio eta txokolate kaxak begiratuz.

-Zu tuntuna zara edo zer? Zer uzte duzu kaka egin dudala, bizitza hartu duela eta zu zarela edo zer?!

Hor bukatu zen elkarrizketa hori, txokolatezko gizona kalera joan zen eta Txoko deituko zela erabaki zuen. Hiri batean bizi zen, hiri hori oso handia zen, jende askorekin eta etxe askorekin, baina Txoko kalean bizi zen, premia gorrian, oso pobrea zelako.

2 aste eta gero, beroa egiten hasi zen, beron asko eta Txoko ikusi eta sentitu zuen urtzen hari zela. Pentsatzen eta pentsatzen hasi zen eta azkenean erabaki zuen Iparralderantz joango zela.

Bidaia hasi baino lehen, ikusi zuen, janaria ez zuela beharko, bere gorputza jaten zuelako eta ondoren berriro ateratzen zitzaion. Bidaia hasi zuen eta pentsatu zuen "Txapela buruan eta ibili munduan", iparralderantz ibiltzen hasi zen.

2 egun eta gero, oso nekatuta iritzi zen beste hiri batera. Momentuan konturatu zen hiri horretan fresko egoten zela eta han bizitzera geratu zen. Oso alaia eta positiboa ikusi zuen bere etorkizuna hiri horretan.

Hiri freskoan aste bat pasa ondoren oso alai zegoen Txoko, etxe utz bat aurkitu zuelako. Etxe horretan bizi zen eta ez zen ezertarako ateratzen oso lotsatia zelako, baina baita ere beldurtia, beti kaka praketan ibiltzen zen. Etxe abandonatua, oso zaharra zen, sagu batzuk zeuden eta egurra herdoilduta zegoen. Ikusten zen etxe hori familia aberats batena izan zela, diruz gainezka dauden familia batena.

Egun batean, Txokok bere beldurrak ahaztu eta kalera irten zen eta kaleetatik ibiltzen hasi zen. Jendea, txokolatezko gizona ikustean, bere hatzetik korrika hasi zen. Txoko ez zekien, baina, hiri horretako jendea, oso gozozalea zen eta gozo guztien artean txokolatea zen haien gustukoena. Katua eta sagua bezala korrika zenbiltzatela Txokok esan zuen:

-Zer nahi duzue?

-Zu jan, txokolatezkoa zarelako.

-Baina...ni...Kakazkoa naiz eta ez txokolatezkoa-gezurtu zien Txokok.

-Buaj! Ze nazkagarria!-esan zuen jendea beren etxeetara joanez.

Txoko bere etxera heldu zen korrika eta pentsatu zuen "buf ze zortea izan dudana". Ez zekien hirian usain gozoagatik Txoko txokolatezkoa zela jakin zutela. Txoko, etxe horretan kolpe zorririk ez zuenez jotzen, alferra bihurtzen hasi zen.

Txoko, hiriko biztanleei tratu bat proposatuko ziela erabaki zuen: Bera, bere txokolatearekin txokolatadak egingo zizkiela ostiral guztietan, biztanleek, horren ordez, Txoko ez zuten jango.

Biztanleei esan eta haiek tratua onartu zuten, pentsatzen zutelako Txokoren txokolatea oso ona egongo zela.

Eta ordutik aurrera Txoko oso ondo bizitzen hasi zen hiri horretako biztanleekin, txokolatadak egiten.

2010-03-15

PERTSONAIA FANTASTIKOA





IPUINAREN IZENBURUA
Duela bi urte Lizarran zen Gomazko gizona. Toki polita eta pozaz beteko herria zen. Herri horri, udan eguzki izpiak alaitasun ikaragarria ematen zioten.
Gomazko gizona, kristala bezain fragila zen eta tankeak bezala beti berarekin gauzak botatzen zuten lagunak. Itxuraz, baloi bat bezalako borobila zen eta nola ez oso elastikoa zen. Goma bilakatu zen, txikitan ikastola beti belarritik eta gorputzetik estiratzen ziotelako. Goma jatorra zen hitzezkoa.

Udaberriko egun batean, Llanosetan zegoen bere lagunekin. Hor joaten ziren arratsaldeetan toki polita eta alaia zelako. Eguzki izpi ematen zioten beroaren eraginez, beroa hartu zuten eta erabaki zuten Gomazko gizonaren etxean zegoen bentiladore zahar baten ondora joatera.

- Hemen bai gustora laguna!- Esaten zuen lagun bat.
- Egia esanez Llanosetan baino freskoago egoten da!- esaten zuen beste lagunak.
- Bai egia da eta bentiladore honek, zaharra izan arren indar handia dauk...

Gomazko gizon ez zuen esaldia bukatu eta...

- Bentiladorea barrurantz eramaten nau, lagundu lagunak!!!

Eta kristala bezain fragila zenez ia puskatu zen...

-Ondo ahal zaude? Puskatu ahal zara?- Galdetzen zioten lagunak.

- Ez nago guztiz puskatuta baino atera hemendik!!!- Oihukatzen zuen minez.

Geroago, lagunak hortik atera eta zelo piskat jarri zioten.

Azkenean, sendatu eta normal jarri zen. inoiz baino alaia zegoen.


Bi urte luze pasa ziern, eta gomak, zerbait ikasteko nahian bere lagunekin ikastolara apuntatu zen.

Egun batean, eskolan zeudela, lagunei bururatu zioten gomarekin zerbait botatzea berarekin haserretu zirelako. Horrelako batean, andereñoa sartu eta...

-Zer zaudete egiten ekarri goma oraintze bertan!
- Ezz, ez eman- pentsatu zuen Gomazko gizona.

Andereñoa goma hartu eta... ZAS! Goma erditik eta guztiz puskatu zen. Lagunak, berarekin haserretuak egon arren tristeak jarri ziren. Ikastolatik ateratzena, berriz zelo jarri zioten baino ez zenez sendatzen bi zuhaitzetik jarri zioten eta goma askatzean... PUUUM! Goma egan atera zen zeru aldera.

Ezz mesedeeeeeeeeeeeeeeez!!!- Oihukatzen zuen airean aurrera egiten zuen bitartean.

Ondoren, gizon elastiko Gomilandia planetara iritsi zen. Planeta ikaragarria eta begi bistaz posaz beteta.
Unibertso guztia bezain handia zen planeta hura. ''Zer egingo dut emen ez ba dut inork ezagutzen, ezta eztakit jenderik bizi zen'' pentsatu zuen hasieran.

Azkenean, Gomazko gizona jendea aurkitu zuen baino ez lehen ezagutzen zuen jende normala, Gomazko neska-mutilak ziren! Laister, Gomazko neska bat nobiaz bota zen. Bizitza guztia planeta horretan pasa zuen zeruan baino zoriontsuago.
Inoiz ez zen gehiago zaitut ezta puskatu ere ez, eta nobia egitearen ondorioz inoiz baino ausarta, lehiala, harroa eta azkarra egin zen.

Urrezko gizona

URREZKO GIZONA

Bazen behin urrezko gizon bat Iker deitzen zela. Iruñean bizitzen zen. Urrezkoa zen egon batean genio batek desio bat koinziditu ziolako eta berak urrezkoa izatea eskatu zion eta duela bost urte urrezkoa da.

Pertsonai hau 0. pisuan bizitzen da.


Ikerrek iratxoak bezain baxua da. Oso garbia eta urrea bezain disdiratsua da.Baita ere harriak baino pisutsuago da eta baleak bezala pisatzen du.Oso zabala eta graziosoa da. Nahiko gogorra da eta latza ez da batere malgua. Hori kolorekoa da, ez da oso polita baina ezta itsusia. Oso alaia da eta ez da batere lotsatia . Baina barraskiloak baino motelagoa da. Bankuak bezain aberatsa da edo gehiago. Pertsonai jatorra da eta gainera usaimen atsegina du beti. Mutil ona da, behar duzunean laguntzen zaitu. Oso pertson positiboa da.


Bere bizitza hoberena zen, erloju denda batean lan egiten zuen.


Bakarrik bizitzen zen bainan ez zen bakarrik sentitzen.

Lagun asko zituen: David, Jokin, Unai, Iñaki...Bere lagunak ez ziren urrezkoak. Iruñeko jende guztiak ezagutzen zion.

Egun batean dendan bakarrik zegoen ia gaua zen eta dendara ixtera joan behar zenean, bi gizon sartu ziren:


-Atera ezazu diru guztia!!!!- esan zuen gizon batek

-Baina nortzuk zarete zuek?-Esan zuen Ikerrek

-Guk diru guztira hartzera etorri gara- Esan zuen beste gizonak.

-Nola emango dizuet diru guztia???

-Edo ematen diguzu diru guztia edo hiltzen zaitugu- esan zuen gizona poltsikotik postola ateratzen.

-´Tori, tori gaur 2600E atera ditugu – Esan zuen Ikerrek dirua emanez.



Ezezagunak joan zirenean orduan Ikerrek dena itxi zuen eta korrika etxera abiatu zen. Etxera iritsitakoan telefonoa hartu eta bere lankideari deitu zion gertatu zena kontatzeko. Baina bat batean norbaitek etxera sartu zen eta orduan bat- batean urrezko gizonari hartu zion eta kotxe batean sartu eta gero San juaneko kalabozu batera eramaten dute eta bertan gelditzen da bi gizonak joaten dira dena itxita utzi eta gero.



Kalabozua,ilun-iluna zen. Ertz batean banku txiki bat zegoen. Baita ere lehio txiki- txiki bat zegoen goialdean, hain txikia zen ia-ia ez zela argirik sartzen. Oso leku txikia zen, ate txikia dauka dena barrotez osatua eta kandatu handi eta beltz bat atearen ertzean. Ez zen batere polita, oso beltza eta grisa zen.


Ondoren, bi gizonak berriro etorri ziren eta hauxe esan zioten:


-Hau lasai hitzegingo dugu- esan zuen batek

-Lehenengo nahi duguna dirua da, eman hemen daukazun guztia edo bestela hemen ustelduko zara-esan zuen besteak harro-harro.

-Tori, tori hemen daukadan guztia 150E – Esan zuen Ikerrek izututa

-Ondo da bihar arte, bihar berriz hitzegingo dugu.

-Agur...



Momentu horretan urrezko gizona hain pisutsua zenez atearen gainean bota zen eta ate osoa apurtu zuen. Orduan kalabozotik atera zen eta bere mugikorrarekin

bere lagun Unairi deitu zion:


-Unai, Iker naiz azkar mesedez hartu kotxea eta etorri San juaneko kale txikira.


-Baina mutil non zaude? ez daki inork non zauden- esan zuen Unaik

-Bi gizon hartu didate eta ez didate uzten ezer egiten azkar etorri eta eraman etxera eta gero dena kontatzen dizut -esan zuen Ikerrek urduri.

-Lasai mutil oraintxe noa!non zaude?

-San juan aldean oso disdiratsua naizenez azkar ikusiko nauzu.-Ondo da oraintxe noa .



Urrezko gizona Unai eta Jokinekin etxera bueltatzen ari zenean dena kontatu zien eta etxetik poliziara deitu zeuten.

Ondoren, poliziak bi gizonak aurkitu eta gero kartzelan sartu zituen biei eta Ikerri diru guztia bueltatu zioten azkenean 2700E zirela.



Bi hilabete pasa ondoren, ostiral batean esnatu zen eta eguna ilun-iluna zegoen eta berak ez zen ondo sentitzen.

Geroxeago ispilura begiratu zen eta bera ere ilun iluna zegoen, baita ere berak disdira galdu zuen. Ikerrek ez zekien zer egin eta lan egitera joan baino lehen medikura joan behar zen.

Medikura joaten ari zenean mundu guztia galdetzen zion “zer gertatu zaizu?, zergatik zaude horrela?, aizu eguna bezala zaude...” Baina bera ez zekien zer esan eta ez zuen ezer esaten.

Medikuak lehiotegi batera joatea hoberena zela eta ara joan zenean Davidekin aurkitu zen kaletik eta azkenean berarekin joan zen. Lehiotigiarena garbi kristala botatzea hoberena izango zela.


Ikerrek bost egunetan garbi kristalak bota zuen. Azkenean, garbi kristalak bota eta gero lehen bezain disdiratsua zegoen eta azkenean oso oso pozik bizitzen zen Iruñan bere lagunekin.


Naiara Azanza 12.3.10




Ipuina plantilla

PERTSONAIA FANTASTIKOA


EGILEA: Julio Jose Astarriaga Iribas
HARTZAILEA: Haurrak
NARRATZAILEA:



ESKEMA
1- HASIERAKO EGOERA (Pertsonaiak, non, noiz, nola): Pertsonaiak: Mukizko gizona. Non: Taunsbill-en, mundu osoan. Noiz: Urte batean. Nola: Jendeak mukiak eman eta handitu egin zen.
2- ARAZOA: Handitzen da.
3- EKINTZAK: Jendea beldurtu-Dena jan-Dena suntsitu.
4- EKINTZEN ONDORIOA: Jendea bere agintean-Ezer geratu-Garraioak ezin erabili.
5- BEHIN-BEHINEKO OREKA: Mukizko gizona errege bihurtu.
6- ARAZOA: Anti mukosa taldeak jendearen hartean egin.
7- EKINTZAK: Acetilcisteina sortu-Erregeari 50.000.000 pastila eman.
8- EKINTZEN ONDORIOA: Erregea txikitzen joan.
9- AMAIERAKO EGOERA: Taunsbill-en bizitza normala egin horren ondoren. Mukizko gizona desagertu zen.




DESKRIBAPENAK
-Pertsonaiaren deskribapena: Mukizko gizona: Oilarra baino tenteagoa, bere astoari bakarrik egiten dio arre, ganbara izorratua dauka, beti sator lanean dabil.
-Tokiaren deskribapena:


IPUINAREN IZENBURUA

Mukizko gizona


Ba omen zen mukiz egindako gizona, Rublos izenekoa,Taunsbill-en bizi zen, hasieran txikia, baxuan hitzegiten zuen, ez zuen kiratsarik botatzen eta tipo atsegina zen. Bera Colohogar mukizapi fabrikan lan egiten zuen, eta egun batean
tximista misteritsu bat atera zen ustekabean eta paper pixka bat ukitzean, pum!, mukizko gizona bihurtu zen.
Horrela hasi zen bere historia.
Kaletik joaten zenean, hiriko jendeak bere mukiak botatzen zizkioten.
Bera pixkanaka pixkanaka handitzen joaten zen, eta zenbat eta handiagoa egiten zen ehinean geroz eta maltzurragoa eta lotsagabeagoa egiten zen. Handituz, eta handituz, jendeak brarengan beldur zen. Normala zen, Hiri, herri, eta handik zegoen guztia jan zuen, eta eraikin asko apurtu zituen. Azkenean, lehen leku polita, eraikin desberdinak zituen, jendea alai bizi zen eta kotxeak ibiltzen zeudela non nahi zena, leku pobre, eraikin apurtuz, triste, usain txarrekoa eta txatar puska bat bihurtu zen.
- Aaaaaaaa!- esaten zuen jendeak-.
- Aaa! Esaten duen lehenengoari kotxea jango diot!- zion Rublosek-.
- Aaaaaaaa!- segitzen zuen jendeak-.
- Ondo da- onartu zuen Rublosek- denak "Aaaa!" esan duzuete, orduan... kotxeak jatera!!!!!-.
Un_moco_detras.jpg image by semidios
Jendea bere agintean egoten hasi zen ez zelako animali, landare eta alaitasun arrastorik geratzen. Gainera herri batetik beste herri batera joateko ibiltzen joan behar ziren errepideak oso-oso gaizki zeudelako, edo hobeto esanda errepiderik ez zegoelako.
Rublos, azkenean errege bihurtu zen.
Bere gobernua ez zen oso normala, legerik ez zeuden, poliziarik ez zegoen, oilarra baino tenteagoa zen, bere astoari bakarrik egiten zion arre, ganbara izorratua zeukan, beti sator lanean zebilen, eta arraroena zen ez zela uzten papera erabiltzea. Kaos guzti horren erdian bazegoen jende talde bat ez zegoela konforme Rublosek erreinatzeko erabiltzen zuen metodoa, anti-mukosa taldea deitzen zen, horregatik ezkutuan egoten ziren taldeak ziren.
Talde haien intentzioak ez ziren onak erregearengan, alderantziz, erregea hil nahi zuten. Egun batzuk ondoren acetilcisteina sortu zuten, Rublos desegiteko.
Egun bakar batean eraikin bat sortu zuten, txikia, polita eta kaltegabea zirudien kampotik, baina barrutik acetilcisteinazko kargamentu erraldoi bat zen, 50.000.000 aleko kargamendu erraldoia. Dena planeatuta zeukaten, Rublos handik zegoenez, eta aurkitzen zuena jaten zuenez, eraikin txiki eta eder hori ikustean jango zuen. Horrela gertatu zen. Anti mukosa taldeko buruzagiak esan zion Rublosi:
- Kaixo! Ba al dakizu zer jan duzun?
- Bai! Basetxe txiki bat...- Hasi zen Rublosek- bai, ala hori uste duuuut....
Erregea den-dena jan zuen eta lehen eraikin txit bat zena, eraikin arrasto bihurtu zen. Eraikina txikitu zen, bai, baina Rublos ere. Minutu batzuk ondoren Rublos edo mukizko gizona ez zegoen inon.
Taunsbill hiria bizitza normala egiten hasi zen lehen bezala, mukizko gizonik gabe eta traiziorik gabe.

2010-03-14

PERTSONAIA FANTASTIKOA

PERTSONAIA FANTASTIKOA


EGILEA: Mikel San Martin
HARTZAILEA: 3. malakoak
NARRATZAILEA: 3. pertsonan



ESKEMA
1- HASIERAKO EGOERA (Pertsonaiak, non, noiz, nola):
      -Alambrezko Gizona eta Ferreteriako gizona.
      -Lizarran
      -Atemporala da
      -Tximista bat erortzen zaiolako
2- ARAZOA:
      -Janaririk gabe geratzen da eta janaria erosteko ana behar du. Arantzak dituenez ez dio inork lana ematen. 
3- EKINTZAK:
      -Arantzak kentzen ditu ferreterian medikura joan ondoren.
4- EKINTZEN ONDORIOA:
      -Bere hilea alambrea denez alambrezko denda batean bere hilea saltzen ematen diote lana.
5- BEHIN-BEHINEKO OREKA:
      -Duen lanean ondo ordaintzen diotenez ondo bizitzen da.
6- ARAZOA:
      -Ez zaio hile gehiago ateratzen eta bere lana galtzen du.
7- EKINTZAK:
      -Krezepelo botatzen du baina ez duenez efekturik egiten lagun bat aholkatzen dio ferreteriara joatea.
8- EKINTZEN ONDORIOA:
      -Ferreterian gizona hileak jartzen dizkio eta berriz hazteko gasolina botatzen dio buruan.
9- AMAIERAKO EGOERA:
      -Berriz ilea duenez lana bueltatzen diote eta dena ongi jarraitzen du.




DESKRIBAPENAK
-Pertsonaiaren deskribapena:
      -Alambrezko gizona gurpil bat bezain borobila da, arratoi bat bezain baxua, kamio handi bat bezain astuna, barraskiloa baina motelagoa, lehoia bezain ausarta, inurria baino langileagoa.

      -Ferreteriako gizona altua zen girafa bat bezala eta bere arropa urdina zeru oskarbia bezala.

      -Xagua pilota bat bezain borobila, marroia eta beltza behiak bezala eta begi handiak baloiak bezala.
-Tokiaren deskribapena:
      -ferreteria horri txuri bat bezain koloregabea eta grisa.

      -Britoren etxea xagu zuloak baino txikiagoa, ostadarra bezain koloreduna, mendietako ura bezain garbia baina erresumituz toki polita, atsegina eta itxia zen.




Alambrezko gizona

      -Bazen behin alambre rollo txiki bat. Baina egun batean, sorprezas tximista bat erori zitzaion, eta horren ondorioz, alambrezko rollo hori bizitza hartu zuen, baina Brito deitzea gustatzen zitzaion.

      Brito gurpil bat bezain borobila zen ere arratoi bat bezain baxua zen kamioi handi bat bezain astuna zen. Brito ere barraskiloa baino motelagoa zen horregatik bueltak ematen joaten zen leku guztietara, gainera lehoia bezain ausarta zen eta ere inurria bezain langilea.

      Brito etxe etxe batean sartu zen eta etxe hori xagu zuloak baino txkiagoa zen, koloreduna zen ostadarrra bezala, garbia edukitzen zuen mendietako ura bezala, baina toki itxia eta atsegina zen.  
      Egun batean Britori bere janaria agortu zitzaion eta janaria lortzeko dirua behar zuen. Baina dirua lortzeko lana bilatu behar zuen orduan denda batera joan zen:
  - Lana eman ahal didazue? - Galdetu zuen Britok.
  - Ez! Txikia eta arntzaduna zarelako - Erantzun zion dendariak.

      Orduan Brito Hospitalera joan zen berak zituen arantzak kentzeko.
  - Kaixo, mediku nire arantzak kendu ahal dizkidazu? - Galdetu zuen Britok.
  - Ez jauna hau Hospital bat da horretarako ferreteriara joan beharko duzu - Erantzun zion medikuak.
Medikuak hori esatean, Brito Hospitaletik joan zen birak ematen beti bezala.

      Ferreteriara heldu zeneaz dendaria britori arantzak kendu zizkion. Horren ondoren Brito lana bilatzera joan zen eta janariaren problema irtenbidea ahurkitu zuen Alambrezko fabrika batean bere hilea saltzen eta lana horetan geratu zen ondo ordaintzen ziotelako.

      Urte batzuk pasa zirenean dena berdin zijoan baina egun batean lanera zijoala brito konturatu zen hilerik ez zuela.
  - Ilea erori zait, lana galduko, dut zen egin dezaket!- Ohiukatu zuen Britok. 
Orduan pilota bat bezain borobila, txuria eta beltza behi bat bezala eta begi handiak baloiak bezala zituen arratoi bat hurbildu zatzaion.
Zergatik ez diezu esaten zure empresakoei ez zaizula ila gahiago aterako? Ulertuko dute eta empresan beste lan bat emango dizute.

      Ordu batzuk pasa ondoren Brito lanetik bueltatu zen baina oso goiz bueltatu zen bota egin ziotelako. Brito berriz langabezia ez izateko Supermerkatu batera joan zen krezepelo bat erostera baina ez zuen efekturik egin.  

      Geroago xagua etorri zitzaion eta esan zion:
  - Krezepeloa bota ordez zergatik ez zara joaten ferreteriara?
  - Horixe egingo dut ideia oso ona izan duzu xagu!

      Brito hori entzutean ferreteria on batera joan zen eta sartu zenean hau ikusi zuen, dena horri txuri bat bezain koloregabea zen dena grisa zelako. Gero dendaria ikusi zuen eta oso altua zen girafa bat bezala eta bere arropa urdina zen zeru oskarbia bezala.

      Ferreteriako dendaria Brito kamilla batean jarri zuen eta ile postizo batzuk jarri zizkion baina berriz hasteko gasolina bota zion. Ilea berriz atera zitzaionean lanera bueltatu zen eta ondo bizi izan  zen. 




2010-03-13

 
 ILEZKO GIZONA ETA  KONPANIA 
 
Bazen Behin Ilelandia izeneko mundu txiki bat. Dena ilez eginda zegoen,Belarra ilez eginda zegoen eta egun bakoitzean orrazkera desberdin bat zeraman. Planeta horretan pertsona guztiak bihotz onekoak ziren, ez zuten marjinatzen ilehoriei, ilebeltzei edo ilegorriei. Denak alaitasun batean bizi ziren.
 
 
 Hortik bizi zen Juantxiki. Juantxiki Dordoka bat baino pazifikoa zen baina leiala eta adoretsua. Bere lanarekin Baratxuri bat baino finagoa zen baina kalean Uso eta etxean Otso, zeren etxean dena desordenatuta zegoen, eskerrak harroa zenez zeren lagunak etxera joan behar zirenean Txinatar bat baino gehiago lan egiten zuen dena ongi izateko. Munduan gehien gustuko zuen gauza Umeak pozik izatea zen, horregatik Olentzerorekin lan egiten zuen. Pertson alaia zen. Fisikoki ez zen fenomeno bat, gizon potolo eta altua zen, gorputz osoa ile marroi batez estalita .
 
 
Dena okertu zen Makinilla-man eta bere laguntzaileak Ilelandiara iritsi zirenean. Makinilla man Tirano bat zen eta Ilelandia bereganatu nahi zuen . Oso erraza izan zen berarentzat pertson guztiak afeitatzea baina Juantxiki lortu zuen masakre horretatik ihes egitea. Makinilla-man oso haserre jarri zen.

                - Juantxiki aurkitzen ez baduzue 1000 flexio egingo dituzue!-Agindu zuen.
             - Ez mesedez!, aurkituko dugu! - Erregutu zuten laguntzaileak.

Bitartean juantxiki espazioan zebilen permanenteak, orrazkera berriak.. egiten bere ilezko espaziontzian, baina zulo beltz batekin topatu zen.

                - KAIXO!- Ohiukatu zuen Juantxiki
                - KAIXO - Esan zuen zulo beltza bere ahots deformearekin. - Nora joan nahi duzu?
                - Ba...ba Ma-Makinilla-man ko...konkistatu ez duen leku batera.
                -ORI OSO ERRAZA DA, SARTU EMENDIK ETA LURRA IZENEKO LEKU BATERA JOANGO ZARA.
                - Es...eskerrikasko...

Eta momentu horretan indar bat espaziontzia hartu zuen eta zulotik erori zen.
 
                - Kontuz nire orrazkerarekin!

Juantxiki konortea berreskuratu zuenean ikusi zuen ile gabeko Jende asko zegoela bera begira, eta Makinilla-man-en laguntzaileak zirela pentsatzen zuen. Oso azkar altxatu egin zen eta esan zuen urduri:

                - Kontuz!, Zinturoi horia nahiz!, ez sartu nirekin!

Orduan jendea, oihuka bere etxeetara sartu ziren. Horrela hasi zen Juantxikiren bizitza lurran. Marjinatuta, lanik gabe... bakarrik Gomina merke bat jaten. Baina, egun batean, zortea berarekin gurutzatu zen
. Loteria irabazi zuen!.Baina ez loteria txiki bat 5000€-koa ez, 72.000.000€-koa baizik. Orain bere gogoak errealitatea egin al zituen.
     

Lehenengo pelukeria bat jarri zuen. Dena oso ongi zijoan, baina egun batean makinilla-man bere pelukeriara sartu zen.

            - Betiko orrazkera mesedez- agindu zuen Makinilla-man.
            - Bai...Bai jauna- Totel mintzatu zuen Juantxiki ikaratuta.
            - Lehertuta nago, Ilezko gizon bat aurkitzea ez da erraza.
            - Ulertzen za...zaitut jaun, bukatu dut zure orrazkerarekin.
            - Oso, oso ondo, eskerrikasko... Nola duzu izena? 
 
Leku guztietatik begiratu egin zuen eta esan zuen:
 
            - Zerbitzuak hemendik
            - Oso izen arraroa... Bueno, gero arte Zerbitzuak hemendik
            - Agur! 
 
Momentu horretan Juantxiki herrialdetik joatea pentsatu zuen, ez zuen segundurik galdu, maletak egin eta Autobus bat hartu zuen hortik joateko.         

 
Urte asko egon zen herrialde askotatik eta, abentura asko izan zuen, batean botere batzuk lortu zituen Galtzarbeetan, Bibotean, Sudurreko ileetan eta Belarrietako ileetan, baina hori beste historia bat da. Ibiltzen eta ibiltzen, egun batean, Txinara ahiegatu zen. Hor dena desberdina zen, kotxeak airetik ibiltzen ziren, etxe berriak edonondik ateratzen ziren...
Hortik zegoen Son Goku izeneko superheroi bat, eta kasualitatez biak lagunak egin ziren.
 
Egun batean elkarrekin zeudela Makinilla-man agertu zen.
 
            - Ja!, Ja!,Ja! harrapatu zaituztet- esan zuen Makinilla-man pozik.
            - Nor da tipo hau?! - galdetu zuen Son Goku.
            - Nire planetako jende guztia afeitatu zuen pertsona, eta orain niri afeitatzera doa!   Oihukatu zuen Juantxiki.
 
            -Orduan...Mendekua!!!!!- garrasi egin zuen Son Goku.
 
Borroka handi bat egon zen baina Son Goku eta Juantxiki irabazi zuten.
 
                           ZORIONAK !!! 
 
Makinilla-man kartzelara eraman zuten baina Flipy izeneko Doktore txoratu baten experimentu baten parte hartu zuen.
 
   
Suposatzen zen bezala gaizki atera zen eta Makinilla-man Depiladora batean bihurtu zen eta kartzelatik ihes egin zuen.
 
Mendekuaren bila, Depiladora-man Ilezko gizona bilatzen hasi zen berriz. Bitartean Juantxiki aspertuta zegoen bere 50.000.000€ -rekin eta ez zekien zer egin, baina leku batetik ahots bat entzun zen.
 
            - Kaixo- esan zuen ahots agudo hori.
            - Ka...kaixo - galdetu zuen Juantxiki- nor da?  
            - Ni nahiz, hemen nago.
            - Baina, non?
            - Kontxo!non egongo nahiz ba!zure ilean!
 
Orduan Juantxiki fijatu zen bere ilean figura txiki bat zegoela.
 
            - A, uffffffff... Ze susto... eta, nor zara zu?
            - Zorrien jauna nauzu eta zure laguntza behar dut
            - Kontxo! Maiestate, eta zertan lagundu behar dizu umil gizon hau?
            - Ba, egun hauetan mundu guztian Depiladora-man izeneko pertsona bat jendea ilerik gabe uzten ari da, eta horren ondorioz gu, bizitzeko lekurik gabe geratuko gara. 
 
            - Depiladora-man, Depiladora-man, A!, ez da izango Makinilla-man, ez?
            - Bai!, hori da!
            - Arazo bat daukagu, hori esan nahi du nire bila etorriko dela.  
            - Seguruenik - Esan zuen zorrien jauna urduritasun nabarmen batekin  - Lagunduko diguzu?
            - Bai, baina zuek niri ere bai lagunduko didazue, bale?
            - konforme!
 
Egunak pasa ziren Makinilla-man-ek seinalerik eman gabe, baina egun batean Juantxiki erosketetatik etortzen ari zenean Depiladora-man-en tranpa batean erori zen eta gorputz guztia ilerik gabe geratu zen bibotea ezik. Baina Juantxiki zorrien armadarekin Depiladora- manen kontra borrokatu zuten eta behin betik irabazi zioten. 
 
                                               AMAIERA