2010-03-15

Ipuina plantilla

PERTSONAIA FANTASTIKOA


EGILEA: Julio Jose Astarriaga Iribas
HARTZAILEA: Haurrak
NARRATZAILEA:



ESKEMA
1- HASIERAKO EGOERA (Pertsonaiak, non, noiz, nola): Pertsonaiak: Mukizko gizona. Non: Taunsbill-en, mundu osoan. Noiz: Urte batean. Nola: Jendeak mukiak eman eta handitu egin zen.
2- ARAZOA: Handitzen da.
3- EKINTZAK: Jendea beldurtu-Dena jan-Dena suntsitu.
4- EKINTZEN ONDORIOA: Jendea bere agintean-Ezer geratu-Garraioak ezin erabili.
5- BEHIN-BEHINEKO OREKA: Mukizko gizona errege bihurtu.
6- ARAZOA: Anti mukosa taldeak jendearen hartean egin.
7- EKINTZAK: Acetilcisteina sortu-Erregeari 50.000.000 pastila eman.
8- EKINTZEN ONDORIOA: Erregea txikitzen joan.
9- AMAIERAKO EGOERA: Taunsbill-en bizitza normala egin horren ondoren. Mukizko gizona desagertu zen.




DESKRIBAPENAK
-Pertsonaiaren deskribapena: Mukizko gizona: Oilarra baino tenteagoa, bere astoari bakarrik egiten dio arre, ganbara izorratua dauka, beti sator lanean dabil.
-Tokiaren deskribapena:


IPUINAREN IZENBURUA

Mukizko gizona


Ba omen zen mukiz egindako gizona, Rublos izenekoa,Taunsbill-en bizi zen, hasieran txikia, baxuan hitzegiten zuen, ez zuen kiratsarik botatzen eta tipo atsegina zen. Bera Colohogar mukizapi fabrikan lan egiten zuen, eta egun batean
tximista misteritsu bat atera zen ustekabean eta paper pixka bat ukitzean, pum!, mukizko gizona bihurtu zen.
Horrela hasi zen bere historia.
Kaletik joaten zenean, hiriko jendeak bere mukiak botatzen zizkioten.
Bera pixkanaka pixkanaka handitzen joaten zen, eta zenbat eta handiagoa egiten zen ehinean geroz eta maltzurragoa eta lotsagabeagoa egiten zen. Handituz, eta handituz, jendeak brarengan beldur zen. Normala zen, Hiri, herri, eta handik zegoen guztia jan zuen, eta eraikin asko apurtu zituen. Azkenean, lehen leku polita, eraikin desberdinak zituen, jendea alai bizi zen eta kotxeak ibiltzen zeudela non nahi zena, leku pobre, eraikin apurtuz, triste, usain txarrekoa eta txatar puska bat bihurtu zen.
- Aaaaaaaa!- esaten zuen jendeak-.
- Aaa! Esaten duen lehenengoari kotxea jango diot!- zion Rublosek-.
- Aaaaaaaa!- segitzen zuen jendeak-.
- Ondo da- onartu zuen Rublosek- denak "Aaaa!" esan duzuete, orduan... kotxeak jatera!!!!!-.
Un_moco_detras.jpg image by semidios
Jendea bere agintean egoten hasi zen ez zelako animali, landare eta alaitasun arrastorik geratzen. Gainera herri batetik beste herri batera joateko ibiltzen joan behar ziren errepideak oso-oso gaizki zeudelako, edo hobeto esanda errepiderik ez zegoelako.
Rublos, azkenean errege bihurtu zen.
Bere gobernua ez zen oso normala, legerik ez zeuden, poliziarik ez zegoen, oilarra baino tenteagoa zen, bere astoari bakarrik egiten zion arre, ganbara izorratua zeukan, beti sator lanean zebilen, eta arraroena zen ez zela uzten papera erabiltzea. Kaos guzti horren erdian bazegoen jende talde bat ez zegoela konforme Rublosek erreinatzeko erabiltzen zuen metodoa, anti-mukosa taldea deitzen zen, horregatik ezkutuan egoten ziren taldeak ziren.
Talde haien intentzioak ez ziren onak erregearengan, alderantziz, erregea hil nahi zuten. Egun batzuk ondoren acetilcisteina sortu zuten, Rublos desegiteko.
Egun bakar batean eraikin bat sortu zuten, txikia, polita eta kaltegabea zirudien kampotik, baina barrutik acetilcisteinazko kargamentu erraldoi bat zen, 50.000.000 aleko kargamendu erraldoia. Dena planeatuta zeukaten, Rublos handik zegoenez, eta aurkitzen zuena jaten zuenez, eraikin txiki eta eder hori ikustean jango zuen. Horrela gertatu zen. Anti mukosa taldeko buruzagiak esan zion Rublosi:
- Kaixo! Ba al dakizu zer jan duzun?
- Bai! Basetxe txiki bat...- Hasi zen Rublosek- bai, ala hori uste duuuut....
Erregea den-dena jan zuen eta lehen eraikin txit bat zena, eraikin arrasto bihurtu zen. Eraikina txikitu zen, bai, baina Rublos ere. Minutu batzuk ondoren Rublos edo mukizko gizona ez zegoen inon.
Taunsbill hiria bizitza normala egiten hasi zen lehen bezala, mukizko gizonik gabe eta traiziorik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario