2010-03-13

 
 ILEZKO GIZONA ETA  KONPANIA 
 
Bazen Behin Ilelandia izeneko mundu txiki bat. Dena ilez eginda zegoen,Belarra ilez eginda zegoen eta egun bakoitzean orrazkera desberdin bat zeraman. Planeta horretan pertsona guztiak bihotz onekoak ziren, ez zuten marjinatzen ilehoriei, ilebeltzei edo ilegorriei. Denak alaitasun batean bizi ziren.
 
 
 Hortik bizi zen Juantxiki. Juantxiki Dordoka bat baino pazifikoa zen baina leiala eta adoretsua. Bere lanarekin Baratxuri bat baino finagoa zen baina kalean Uso eta etxean Otso, zeren etxean dena desordenatuta zegoen, eskerrak harroa zenez zeren lagunak etxera joan behar zirenean Txinatar bat baino gehiago lan egiten zuen dena ongi izateko. Munduan gehien gustuko zuen gauza Umeak pozik izatea zen, horregatik Olentzerorekin lan egiten zuen. Pertson alaia zen. Fisikoki ez zen fenomeno bat, gizon potolo eta altua zen, gorputz osoa ile marroi batez estalita .
 
 
Dena okertu zen Makinilla-man eta bere laguntzaileak Ilelandiara iritsi zirenean. Makinilla man Tirano bat zen eta Ilelandia bereganatu nahi zuen . Oso erraza izan zen berarentzat pertson guztiak afeitatzea baina Juantxiki lortu zuen masakre horretatik ihes egitea. Makinilla-man oso haserre jarri zen.

                - Juantxiki aurkitzen ez baduzue 1000 flexio egingo dituzue!-Agindu zuen.
             - Ez mesedez!, aurkituko dugu! - Erregutu zuten laguntzaileak.

Bitartean juantxiki espazioan zebilen permanenteak, orrazkera berriak.. egiten bere ilezko espaziontzian, baina zulo beltz batekin topatu zen.

                - KAIXO!- Ohiukatu zuen Juantxiki
                - KAIXO - Esan zuen zulo beltza bere ahots deformearekin. - Nora joan nahi duzu?
                - Ba...ba Ma-Makinilla-man ko...konkistatu ez duen leku batera.
                -ORI OSO ERRAZA DA, SARTU EMENDIK ETA LURRA IZENEKO LEKU BATERA JOANGO ZARA.
                - Es...eskerrikasko...

Eta momentu horretan indar bat espaziontzia hartu zuen eta zulotik erori zen.
 
                - Kontuz nire orrazkerarekin!

Juantxiki konortea berreskuratu zuenean ikusi zuen ile gabeko Jende asko zegoela bera begira, eta Makinilla-man-en laguntzaileak zirela pentsatzen zuen. Oso azkar altxatu egin zen eta esan zuen urduri:

                - Kontuz!, Zinturoi horia nahiz!, ez sartu nirekin!

Orduan jendea, oihuka bere etxeetara sartu ziren. Horrela hasi zen Juantxikiren bizitza lurran. Marjinatuta, lanik gabe... bakarrik Gomina merke bat jaten. Baina, egun batean, zortea berarekin gurutzatu zen
. Loteria irabazi zuen!.Baina ez loteria txiki bat 5000€-koa ez, 72.000.000€-koa baizik. Orain bere gogoak errealitatea egin al zituen.
     

Lehenengo pelukeria bat jarri zuen. Dena oso ongi zijoan, baina egun batean makinilla-man bere pelukeriara sartu zen.

            - Betiko orrazkera mesedez- agindu zuen Makinilla-man.
            - Bai...Bai jauna- Totel mintzatu zuen Juantxiki ikaratuta.
            - Lehertuta nago, Ilezko gizon bat aurkitzea ez da erraza.
            - Ulertzen za...zaitut jaun, bukatu dut zure orrazkerarekin.
            - Oso, oso ondo, eskerrikasko... Nola duzu izena? 
 
Leku guztietatik begiratu egin zuen eta esan zuen:
 
            - Zerbitzuak hemendik
            - Oso izen arraroa... Bueno, gero arte Zerbitzuak hemendik
            - Agur! 
 
Momentu horretan Juantxiki herrialdetik joatea pentsatu zuen, ez zuen segundurik galdu, maletak egin eta Autobus bat hartu zuen hortik joateko.         

 
Urte asko egon zen herrialde askotatik eta, abentura asko izan zuen, batean botere batzuk lortu zituen Galtzarbeetan, Bibotean, Sudurreko ileetan eta Belarrietako ileetan, baina hori beste historia bat da. Ibiltzen eta ibiltzen, egun batean, Txinara ahiegatu zen. Hor dena desberdina zen, kotxeak airetik ibiltzen ziren, etxe berriak edonondik ateratzen ziren...
Hortik zegoen Son Goku izeneko superheroi bat, eta kasualitatez biak lagunak egin ziren.
 
Egun batean elkarrekin zeudela Makinilla-man agertu zen.
 
            - Ja!, Ja!,Ja! harrapatu zaituztet- esan zuen Makinilla-man pozik.
            - Nor da tipo hau?! - galdetu zuen Son Goku.
            - Nire planetako jende guztia afeitatu zuen pertsona, eta orain niri afeitatzera doa!   Oihukatu zuen Juantxiki.
 
            -Orduan...Mendekua!!!!!- garrasi egin zuen Son Goku.
 
Borroka handi bat egon zen baina Son Goku eta Juantxiki irabazi zuten.
 
                           ZORIONAK !!! 
 
Makinilla-man kartzelara eraman zuten baina Flipy izeneko Doktore txoratu baten experimentu baten parte hartu zuen.
 
   
Suposatzen zen bezala gaizki atera zen eta Makinilla-man Depiladora batean bihurtu zen eta kartzelatik ihes egin zuen.
 
Mendekuaren bila, Depiladora-man Ilezko gizona bilatzen hasi zen berriz. Bitartean Juantxiki aspertuta zegoen bere 50.000.000€ -rekin eta ez zekien zer egin, baina leku batetik ahots bat entzun zen.
 
            - Kaixo- esan zuen ahots agudo hori.
            - Ka...kaixo - galdetu zuen Juantxiki- nor da?  
            - Ni nahiz, hemen nago.
            - Baina, non?
            - Kontxo!non egongo nahiz ba!zure ilean!
 
Orduan Juantxiki fijatu zen bere ilean figura txiki bat zegoela.
 
            - A, uffffffff... Ze susto... eta, nor zara zu?
            - Zorrien jauna nauzu eta zure laguntza behar dut
            - Kontxo! Maiestate, eta zertan lagundu behar dizu umil gizon hau?
            - Ba, egun hauetan mundu guztian Depiladora-man izeneko pertsona bat jendea ilerik gabe uzten ari da, eta horren ondorioz gu, bizitzeko lekurik gabe geratuko gara. 
 
            - Depiladora-man, Depiladora-man, A!, ez da izango Makinilla-man, ez?
            - Bai!, hori da!
            - Arazo bat daukagu, hori esan nahi du nire bila etorriko dela.  
            - Seguruenik - Esan zuen zorrien jauna urduritasun nabarmen batekin  - Lagunduko diguzu?
            - Bai, baina zuek niri ere bai lagunduko didazue, bale?
            - konforme!
 
Egunak pasa ziren Makinilla-man-ek seinalerik eman gabe, baina egun batean Juantxiki erosketetatik etortzen ari zenean Depiladora-man-en tranpa batean erori zen eta gorputz guztia ilerik gabe geratu zen bibotea ezik. Baina Juantxiki zorrien armadarekin Depiladora- manen kontra borrokatu zuten eta behin betik irabazi zioten. 
 
                                               AMAIERA

No hay comentarios:

Publicar un comentario