2010-03-28

Hondarrezko emakumea

Bazen behin, herri batean bizi zen hondarrezko emakumea. Herriaren erdialdean, enparantza handi bat zegoen. Eliza bakar bat baina oso polita zena. Herriko gehieneko partea, etxeak eta belardiak ziren. Baina batez ere, herria benetan polita egiten zuena hondartza zen. Emakumea, oso fina eta txikia zen, aireak eramateko modukoa. Ile marroia zuen eta begi oso handiak. Bera, oso alaia zen eta beti humore onez zegoen. Zientifiko ospetsu batek, herrira etorri eta hondartzan esperimentu bat egin zuen eta esperimentua gaizki aterata, hondartzako hondar guztiei bizitza eman zien.

Lanetik atera ondoren, bere lagunekin ateratzen zen. Bere lana, hondartzean egiten zuen beste hondar batzuekin. Besterik gabe, jendeari bere gainetik pasatzen utzi eta umetxoei gazteluak egiten uzten zizkien. Lagunekin ateratzean, herriko iskin guztietatik mugitzen ziren. Behin, lagun - taldearen nagusiak, lapurketetan ibili zela esan zuen. Besteak, bera bezain nagusiak izan nahian, lapurtzera abiatu ziren. Hondarrezko emakumeak ere hara joan zen eta oso fina izanda, gauza asko hartu zituen. gauza asko hartu zituen inolako beldurrik gabe, baina hara joateko momentuan, dendako alarma jo eta poliziak harrapatu zuen.

Kartzelara eraman zuten. Berari zerbait galdetzen ziotenean, beti gauza bera esaten zuen:
- Nire lagunak hemendik aterako naute.
- Bueno ba, gero ikusiko da.
Eta horrela denbora pasa zen. 2 Hilabeteko zigorra zeukan eta bi hilabete horiek pasata kartzelatik atera zen inolako laguntzarekin.

Asko haserretu zen haiekin eta hori, gauza onuragarriak ekarri zitzaizkion. Bere lagunak egroz eta lapurketa gehiago egiten zituzten. Berak, berriz, lanean zentratuta eta beraiekin atera gabe pasatzen zituen egunak. Umetxoekin ere ondo pasatzen zuen jolasten.

Bere lagunek, denda oso garesti batera joan ziren lapurketak egitera. Gauzarik garestienak hartu zituzten eta batere konturik gabe, konfiantza osoz. Halako batean, nagusienak dendatik atera eta atzera begiratu zuen. Atzera begiratu zuenean, hara bere sorpresa:

- Utzi gauzak lurrean eta besoak gora. - Esan zuen poliziak ahots sendo batekin.
- Zer egingo diguzue?
- Momentuz kartzelera joango zarete, gero erabakiko dugu zenbatekoa izango den zuen zigorra.

Eta hala izan zen. kartzelara eraman zituzten. Baina hondarrezko emakumea horretaz konturatu zenean, 24 orduz aritu zen lanean eta bere soldata hirukoitzean, bere lagunen fiantza ordaindu zuen. Kalean denak zeudenean, lagunak oso eskertuak emakumearengan, nagusiaz aldatu eta bera jarri zuten nagusi bezala. Gustiok zin egin zuten ez zirela beste halako arazo batean sartuko.

Azkenean, lasai - lasai, bizi izan ziren herri polit hartan. Halabazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario