2013-01-11

Bat Pat eta estoldetako munstroa

         

                    

          BAT PAT ETA ESTOLDETAKO   
                     MUNSTROA

LABURPEN TENTATZAILEA
Bat pat, Rebecca, Leo eta Martinen abenturak kontatzen duen istorio bat da.
Igande arratsalde zoragarri eta lasai batean, Fogvilleko biztanleak Castle parkeko zelaian zeuden piknika egiten zuten bitartean.
Bapatean, Castle parkeko ibaia, hori kolorekoa bihurtu eta babarrun lapiko baten moduan irakiten hasi zen, orduan, Silver anai-arrebak eta Bat harriturik etxera joan ziren, baina, ibaiari buruz zerbait jakin nahi izan zuten.
Saguzarra eta umeak inbestigatzen hasi ziren...
Zer gertatu izan zaio Fogvilleko ibaiari? Zer motatako munstroa izango da? Nola hasiko dira pistak aurkitzen?  
IRITZIA
Liburu onetatik anai-arreben harremanak gustatu zaizkit, alde batetik, Bat pat-ekin, eta bestetik, Leo, Rebecca eta Martinekin, baina, egun osoan lakuari buruz hitz egiten ari dira eta horren inguruan abenturak gertatzen, haien bizitzaren gauzei buruz hitz egiten bazuten hobeto egongo zen, ala ere, oso irakurterraza da, gainera istorio oso polita da.
Laburbilduz, abentura, misterioz eta barrez beteta dago, beraz, bederatzi eta hamabi urtetako haurrei aholkatuko nieke liburu hau.         

No hay comentarios:

Publicar un comentario