2010-11-09

Matxinsaltoen belarriak


Protagonistari gauza onak eta ez hain onak gertatzen zaizkio.Bera obsesionatua dago libelula urdina harrapatzen duena munduko pertsona argiena izango dela eta horregatik joaten da ibaira harrapatzera.
Asko gustatzen zaio futbolera eta errugbira jolastea eta etxe abandonatuetan ibiltzea, bere lagunei gustatzen ez bazaie ere.Bere aita gaixo dagoenez,izebak eta osabak kontatzen dizkioten istorioekin entretenitzen da.
Harrapatuko dute libelula urdina?Zergatik ez du egun batean bere ama etxean aurkituko?Zergatik esango diote bere aita trenean joan eta ez dela denbora luzean itzuliko?


Asko gustatu zait liburu hau,oso interesgarria eta umoretsua delako.
Oso umoretsua da gauza askorengatik,adibidez uste duelako kafesnea berdea dela eta beste gauza askorengatik.Baina baditu ere gauza tristeak,adibidez lagun bat buruan zauritzen denean eta ezin duenean ezer egin.
Baina momentu tristeak badute bukaera eta gainera umoretsua, eta horregatik gustatzen zait gehien.

No hay comentarios:

Publicar un comentario