2010-11-09

LABURPEN TENTATZAILA ETA NEIRE IRITZIA EUSKERA ANE SANZ DE GALDANO

ANE SANZ DE GALDEANO

LABURPEN TENTATZAILEA:


HIZKUNTZA SEKRETUAK

Lukas, Mei, Daniela, Jone Li, Pantxika, Petrus ,Moji.... munduko bederatzi bazterretatik etorritako neska-mutilak dira, Ibargoti zuzendariak ikasle kaxkarren gelan sartu dituenak “ Porrot Taldea” osatzen dutelakoan. Taldekidek ordea, gaitasun asko dauzkate , zuzendariak ezagutzen ez dituenak, bata ausarta da , bestea bihotz onekoa, harakoak ondo marrazten du ..... Hizkuntza sekretu bat asmatu dute denen artean. Mei gazte ederra eta ile beltzekoa da eta ikastolara heldu zenean zuzendariak umezurtza zela esan zuen . Neskatoa gaizki tratatzen dute ez du ikaskideekin harremanik sortu nahi, neska misteriotsua da , intsektuekin gauza arrigarriak egiten ditu, baina auskalo nola ! Porrot Taldearen gelan intsektuen inbasioak agertzen ziren neskatoa etorri zenetik eta Lukasek txinatar neskak zerikusia zuela inbasio horiekin nabaritzeen zuen baina hala ere ez zuen ezertxo esaten. Umezurtza mutikoaren harremana onartu zuen eta lagun minak egin ziren gaztetxoak, intsektuekin komunikatzen zela kontatu zion protagonistak bere lagunari eta gero eta lagun hobeak egin ziren, mutikoak ikaskideek asmatutako hizkuntza berezi hori irakatsi zion.
Denbora joan etorri eta gaztearen zaindaria Joana Felipez maitemindu zen horren ondorioz Mei bakarrik geratzeko beldurrez etxetik aldea egitea erabaki zuen.
Zer gertatuko zaio Porrot Taldea osatzen duen neskatoari? Ondo egongo da ? Galdetzen dira bere ikaskideak falta botatzen dutela ikusiz.








HIZKUNTZA SEKRETUAK:


NEURE IRITZIA:

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, alde batetik Mei ikaskideekin harremana lortu izana, eta bestetik gaztetxoa bere lagunei bere sekreturik preziatuena kontatu izana. Lukasen eta neskatoaren adiskidetasuna liluragarria iruditu zait, asko gustatu zait mutikoak Meiri gelakideek asmatutako hizkuntza irakasten dion momentua, oso momentu espeziala iruditu zait umorez eta maitasunez betetako momentu ikaragarria. Horrez aparte asko gustatu zait liburu honetan animaliak eta pertsonak duten harreman misteriotsu hori. Hala ere nire iritziz uste dut idazleak ez duela estenatokia edo gertaerak gertatzen diren tokien deskribapenak nire gusturako ongi egin. Horrez gain ez zait gustatu nola tratatzen zuten gaztea ikastolara iritzi zenean pena asko emate bait dit neskato gaixoa liburuaren momentu horretan. Horrez aparte zuzendariak ikasleei egiten dion Porrot sistema hori ez dut batere gogoko izan ere oso deigarria bait da liburuan nola tratatzen dituen ikasleak zuzendariak.

Laburbilduz, hau da nire iritzia: Liburu hau oso atsegina iruditu zait, umorez eta tristuraz betetako abentura ugari dituena eta amaiera arte misteriotsua dena. Liburu hau oso aproposa da nire ustez 12-14 urteko neska-mutilentzat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario