2010-11-09

BASALIMOIEN USAINA



Mikeli aspalditxo apartatu zaizkio gurasoak. Aita Greziara joan zen, ama eta bera bakarrik utzita. Mutikoak eguneroko bizitzari aurre egin behar dio: amaren etsipenari, matematikei, aitaren absentziari…
Egun batean ordea, tximiniatik biluzik zegoen gizon bat atera zen haren guardako aingerua zela esanez. Egia izango da ? Eta egia bada nola demostratuko du ?

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, alde batetik, erdiko egoera, harrigarria iruditu zaidalako, eta bestetik, pertsonaia bat oso graziosoa delako. Baina baita ere, beste pertsonaia baten hizkera arraroa. Hala ere, liburuko zati batzuk aspergarri xamarrak iruditu zaizkit, eta amaierako egoera oso sosoa zela uste dut.
Laburbilduz, liburua pixka bat graziosoa baina arraroa zela iruditu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario